2008/10/30

Euskarazko blogak

Faroa blogean irakurri dudanez, euskarazko 5.464 blog daude. Orain gehiago egongo dira Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoenak kontutan izanda. Artikulu horretan irakurri ahal izan dudanez ia sei urte igaro dira Sustatu lehen blog euskalduna sortu zela. Baina kontutan izan behar da blog guzti hauek ez daudela aktibo. Euskal blogesferari buruz zeozer gehiago jakin nahi izan ezkero wikipedian sarrera bat idatzita dago.

Artikuluaren idazleak hainbat blog komunitate daude, beraien artean LARRABETZUkoak, komunitate horren barnean 10 blog daudelarik.

2008/10/25

Bideo froga

Bideo bat sartzeko lehenengo froga da, eta ez zait "crepusculo"en trailerra baino ezer hoberik okurritu.

Zer neskak joango gara ikustera? Ane eta Elixabete ez bota atzera eh!!





___________________________________________________________________________________

Zer da Blog bat?

Blog hau unibertsitateko lan baten ondorioa dela onartu behar dut, baina horrek ez du esan nahi gustura egingo ez dudanik. Blog bat egiteko lehenik eta behin blog bat zer den jakin beharko dut, beraz, interneten nabigatzen hurrengoa aurkitu dut:



Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.


Blog baten ezaugarri nagusienak:

Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket.

Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.

Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.

Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erreztuko diot irakurleari.


Gaiari buruz gehiago jakiteko:

- Artikulua hemendik hartuta dago.
-Wikipedian blog-aren definizioa.
-Teketen blogean ematen den definizioa.

2008/10/23

Zuen marketan, prest . . .

eta hasi da lasterketa. Izan ere, horrelako zeozer da niretzako blog baten "jabe" izatea. Duda gabe, maratoietan bezala esfortzua behar du idazlearen aldetik, baina amaieran egindako lanaz gustura amaitzen duzu nahiz eta arnas eztuka egon. Espero dut niri ere horrelako zerbait gertatzea, blog honek nekeaz aparte lana ondo eginaren poztasuna emango didala.

Blog hau irakasgai baten derrigortua sortu behar izan dugu ikasle guztiok, baina batek daki ez ote garen denok pozarren egongo "lan" honekin eta irakasgaia amaitu ondoren ere blog honek aurrera jarraitzea. Ezin jakin etorkizunak zer duen gutako bakoitzarentzat prestatua, baina beti gogortsu eta ahal bada irribarre batez egin beharko diogu aurre.

Beraz, ni bezala lan hau egin behar duzuenei.

Animo neska mutilak, etorkizuna gure eskuetan dugu eta. Inork ez diezazula esan ezin duzunik egin!