2008/10/23

Zuen marketan, prest . . .

eta hasi da lasterketa. Izan ere, horrelako zeozer da niretzako blog baten "jabe" izatea. Duda gabe, maratoietan bezala esfortzua behar du idazlearen aldetik, baina amaieran egindako lanaz gustura amaitzen duzu nahiz eta arnas eztuka egon. Espero dut niri ere horrelako zerbait gertatzea, blog honek nekeaz aparte lana ondo eginaren poztasuna emango didala.

Blog hau irakasgai baten derrigortua sortu behar izan dugu ikasle guztiok, baina batek daki ez ote garen denok pozarren egongo "lan" honekin eta irakasgaia amaitu ondoren ere blog honek aurrera jarraitzea. Ezin jakin etorkizunak zer duen gutako bakoitzarentzat prestatua, baina beti gogortsu eta ahal bada irribarre batez egin beharko diogu aurre.

Beraz, ni bezala lan hau egin behar duzuenei.

Animo neska mutilak, etorkizuna gure eskuetan dugu eta. Inork ez diezazula esan ezin duzunik egin!



0 Komentario: