2008/12/28

Artea Kalean


Kaixo. Hurrengo sarrera egiteko garaia nuenez eta gaur jai dela aprobetxatuz hurrengo sarrera idaztea erabaki dut. Aurrekoan museoak eta hauek ematen dituzten baliabideei buruz hitz egin nuen. Gaurkoan museoak alde batera utzita artearen beste ikuspuntu bat jorratuko dugu, hain zuzen ere, kaleko artea


Museoetan bere artelanak dituzten artistak ez dira asko, munduan aurki daitezkeen artistak bai ordea. Artista bat kaleko edozein eskinatan aurki daiteke. Kalean musika jotzen duen eskalea artista da. Graffityak egiten dituen gaztea artista da. Estatu gizon edo emakumeak artistak dira, mimoak, pailasoak, zu . . . bai zu ere artista zara.


Bai, kalean arte asko dago, Kaleko Artea edo Arte callejero deitu. Gure artean, Bilbon, duela gutxi kaleko arte honen adibide garbia ikusteko aukera izan genuen. Artista batek Bilboko hiritik zehar Space Invader bideojokoaren protagonistak izkutatu zituen bilbotarrek aurkitzeko. Edonork topo egin zezakeen artearekin, oraindik ere badira Bilbotik zehar invaders hauek. Ikusi al dituzu? Badaude bilbotik zehar ikusi dituztenak.

Gaurkoan gaian sartzeko kaleko arteari buruzko hainbat Power Point eta bideo utziko ditut, hauetan estilo desberdinak ikusi ahal izango dira, baina denak interesgarriak.

Lehenengo bideo bat jarriko dizuet. Bideo hau youtubetik lortua dago el hormiguero telebistako programan agertu zen.




Bideo harrigarri hau ikusi ondoren, kaleko artista baten Power Point-ak jarriko dizkizuet. Artistak Julian Beever du izena eta ikus daitekeen bezala oso lan berezia egiten du bere artelanak perspektibarekin egiten baititu.

julian beever
View SlideShare presentation or Upload your own.
Margotzea bakarrik ez da artea ez dugu ahaztu behar argazkiak ere arteak direla.
America
View SlideShare presentation or Upload your own.

Fotografias de animales
View SlideShare presentation or Upload your own.

Fotografo Aleman
View SlideShare presentation or Upload your own.

Margotzeko dohako ordenagailu programak


Zorionak! Jada Gabonetan guztiz barneratuta gaude eta gutxiago falta zaigu azterketak gainean edukitzeko, beraz blog-a ere bukatzen joan beharko gara.

Gaurkoan blog-a irakasgaiarekin lotzen saiatuko naiz, internetek gure esku uzten dizkigun dohako aplikazioak ikusiko ditugu, baina ez guztiak izan ere asko daude eta horietako batzuk ez dira ikasleentzako egokiak. Zuek ere jolasekin dibertitu nahi baduzue softonic webgunean denak jaitsi ahalko dituzue eta gainera dohan!!!

Oso programa dibertigarria da, baina kontutan izan behar da Windows-erako dela. Nik neuk iaz erabili nuen Guggenheim-era egindako irteeran, izan ere, ikasleekin egindako tailerretan erabiltzen dira museoan. Programa hau windows-ek ordenagiluetan dakarren paint-aren antzekoa da baina tanpoiekin jolastea ahalbidetzen du. Umeei asko gustatzen zaie programa da aurrerago aipatutako irteeran ikasleek primeran pasatu zuten.

Programa honek gainera bertsio portablea ere, hau da edonork bere pendrivean eraman dezake.

Programa hau aurrekoa bezala windows sistema operatiboan erabiltzeko prestatua dago, baina hau ez da bestearen programa berdina. Oraingo honetan programa hau txikitan erabiltzen genituen liburuak bezalakoa da, hau da, marrazkiak programak berak emango dizkigu eta guk marraki horiek margotu ahalko ditugu.

Programa hau webgunean balorazio onena duena da, beraz, kontutan hartzeko programa izango da windows duenarentzat. Webgunean diotenez, gurasoek nahi dituzten marrazkiak sartu ahal izango dituzte programak dakartzan hamabiak gutxi iruditu ezkero. Baina hau ez da guztia, programaren webgunean lehiaketetan parte hartu ahalko dute erabiltzaileek.



Programa hau 5 - 11 urte tarteko haurrentzat pentsatua dago. Gainera ikasleentzat errazagoa izateko hainbat plantilla desberdin uzten ditu ikasleen esku, baina ikasleak berak ere margotze ahalbidetzen du. Ikasleei asko gustatu ahal zaien programa da, berarekin asko dibertitu daitezkeelako.


Ez ahaztu hemen azaldutako programa guztiak Windows sistema operatiborako dela, baina gorago esandako webgunean Mac eta Linux sistemetarako ere hainbat programa desberdin daude. Sistema hauek ez ditudanez ezagutzen


2008/12/09

Albisteak V

Aspaldian berriak jarri gabe nengoen eta bazen ordua berriz albisteren bat hemen jartzeko. Gaurkoan El nervion dohako eunkarian Jet Lag Bio, aurrerago ere idatzi nuen honi buruz, laster hasiko dela dio. Datu garrantzitsuak ere ematen dizkigute, sarrera DOHAKO izango dela edo eguneko 3000 pertsona espero dituztela.


Gaurkoan programari buruz pixkat hitz egingo dugu, egunkarian xehetan batzuk agertzen baitira. Festibal honetan ez da bakarrik kaleko arte landuko jarduera oso interesgarriak ere pestatu dituzte, birziklatzeko materialekin jostailuak egiten, eguneroko gauzekin jostailu sexualak egiten irakatsiko dute bertara hurbiltzen denari. Modari eta ileapaindegiei ere eskainiko zaie txoko bat.
Komikiek ere tartea izango dute bertako kreatzaileak ez ezik kanpoak ere ikusteko aukera izango du bertara hurbiltzen en edonork. Kontzertu sala bat ere izango da, "Kale Act", bertan Wagon Cookin, Booka Shade edo Chiminigagua taldeek besteak beste joko dute.

Ikusi ahal izan duzuenez oso jarduera desberdinak izango dira. Blog honetatik bertara hurbil zaiteztera gonbidatzen zaituztet.

Arte Hezkuntza Museotan II: Material didaktikoak


Aurreko atalean irakasleak eta museoen arteko erlazioa aztertu genuen, hezkuntzan oso baliagarriak izan daitezkeelako. Gaurkoan museoek batzuek webguneetan irakasle eta ikasleentzat bereziki prestatutako atalak aztertuko ditugu.



Momentu honetan euskal herrian dagoen museo garrantzitsuena dela esan genezake. Webgune honeta, umeak eta familientzako gunea, gazteentzako eta irakasleentzako guneak daude.

Umeak eta familientzako gunean hainbat jarduera dibertigarri daude umeek egiteko errazak direnak, gainera jarduera batzuen bidez museoatean ondo jarduteko arauak ikasten dituzte. Beste jolas batekin berriz material desberdinak, pisua eta oreka edo obra eta zu guneetan sar zaitezke bertan jolas desberdinak egiteko.

Eta guzti honetaz aparte imprimakiak egiteko aukera ere ematen du, zure inpresoran inprimitu eta etxean edozein material desberdinez marraztu dezakezu.

Baina guri batez ere iarkasleentzako gunea interesatzen zaigu eta batez ere Lehen Hezkuntzarako prestatutakoa (beste gune batzuk ere badaude). Bertan jarduera honek zenbat balio duen ikusi dezakezu eta baita ere pdf formatuan programazioa jaitsi daiteke.

Irakasleen gunean unitate didaktikoak ere jaitsi ditzakezu zure ordenagailura bisitatuko duzun erakusketaren unitate didaktikoa irteera egin baino lehen informazio biltzeko eta irteeran ikasleek zer ikusiko duten ikasteko.

Oso interesgarria da baita Artea ikasbide atala.


Museo hau ere oso famatua da mundu osoan zehar, baina kontutan izan behar dugu webgunea ingelesez aurkituko dugula. Education atalean hainbat jarduera
dibertigarri aurkitu zitzakegu umeekin lantzeko. Modern Art atalean destination atalean hainbat jarduera desberdin proposatzen dira. Adibidez, Picassoren artelan bat sentsu guztiekin erlazionatzen dute edota Van Gogh-en Starry Night.

Webgune honetan hainbat jarduera daude beraz, onena zuek bertatik nabigatzea da.


Museo honen webgunean hainbat jarduera interesgarri aurkitu ditzakegu. Lehenengoz, museo honetara irteera bat izan ezkero komenigarria izango litzateke museoan dauden artelanak denboraren ardatz kronologiko batetan kokatzea. Ni
ri, pertsonalki oso interesgarri iruditzen zait.

Bigarrenez, Museoako bildumen material didaktikoa ikusi eta jaitsi daiteke, irakaslearentzat oso garrantzitsua izan daitekeen dokumentua da bere kabuz bisitaldian zer aurkitu dezakeen ikusi dezakeelako. Hau izango da gure batez ere gehien interesatuko zaiguna Lehen hezkuntzarako prestatuta baitago.

Hirugarrenez, museoan denbora baterako dauden bildumen material didaktikoa ere ikusi edo jaitsi dezakegu gure ordenagailura. Oraingoan, espainiar artitstetan zentratzen dira. Bi artxibo desberdin aurkitu ditzakegu, Grocotik Goyara eta Goyatik Sorollara. Kontutan izan hau Bigarren DBH edo batxilergorako materiala dela.

Azkeniik, orrialde honetan oso oso interesgarria da termino artistikoei buruzko glosarioa, bertan artearekin zerikusia duteb ehunka hitz aurkituko ditugu eta hemen hitzak zer esan nahi duten azaltzen dizkigute. Arteari buruz asko ez dakien/dakigun irakasleentzako oso erakargarria den atala da.


Thyssen- Bornemisza Museoak hezkuntzari zuzendutako eskola gida interesgarriak ditu. Thyssen museoak duen arte bildumearen gida didaktikoa eskaintzen du ikastetzeetarako. Irakasleentzako gida diaktikoak ordenagailura jaisteko aukera ematen du baina ez hori bakarrik irakasleentzako ere, bisitaldia prestatzeko dokumentuak ere jaisteko aukera ematen du. Saila berdinean ikasleei bisita ondoren banatzeko foileto bat ere jaitsi daiteke non, ikasleek museoan ikusitako gogoratzeko informazioa eta ariketa dibertigarriak proposatzen diren.

Ikusi ahal izan duzuen bezala museoek irteerak aprobetxatzeko auketa ematen diote irakasleari eta irteera prestatzeko baliabideak ere gure eskura jartzen dituzte
. Komentatu beharra dago, goian komentatutako museoez aparte museo gehienek material didaktikoa dutel, adibidez: Reina Sofia museoak, artium (irakasleen prestaketa zuzenean egiteko aukera ere badago).


2008/12/08

Arte Hezkuntza Museotan I

Ikasturtean zehar museoetara irteera batzuk egin ohi dira eta irteera horiek ez dira denbora paas bat edo goiza pasatzeko modu dibertigarri bat bakarrik. Museoak baliabide interesgarriak dituzte ikasleentzako.

-Zer dira museoak?
Lehenengo museoak zer diren jakitea
funtsezkoa da bertara joateko asmoa badaukagu. Museoak gizartearen zerbitzura eta honen garapenerako, publikoa eta helburu lukratiborik ez duen instituzio egonkorra da. Gizakiaren eta bere ingurunearen testimonio materialak erosi, ikertu eta erakutsi egiten duena, hesitzeko eta disfrutatzeko helburuaz. Artelanekin esperientzia zuzena izateko, disfrutatzeko eta ondare kulturala ulertzeko guneak izango dira. Azken honagatik oso aproposak dira hezkuntzarako.


-Museoen helburuak
Artea mantentzea, ikertzea, gordetzea eta erakustea. Artearen bidez komunikatzea eta hesitzea. Heziketarako lehen esperientzi sendoak 1970 hamarkadan eman ziren.
Museoak, eskolarekin lanean hasi ziren, bisitaldiak prestatuz, heziketarako estrategiak garatuz, egitasmo berriak sortuz, beti ere museoaren inguruan atseginak izango diren iharduerak eta jokoak antolatuz, unitate didaktikoak, arte kontzeptuak azaltzeko gune egokiak prestatuz eta abar

- Departamendu pedagogikoak
Heziketarako jarduera diseinatu, planifikatu eta bultzatzen duen arloa dugu. Arte hezkuntzan adituak diren pertsonak osatzen dute (museologoak). Hauek, Arte Hezkuntzaren curriculumak eta batzuetan eskolaren arte programak aztertzen dituzte eta hauen edukiei erantzunak bilatzen saiatzen dira. Unitate didaktikoak sortuz. eskolara zuzenduta dauden erakusketak antolatuko dituzte. Bisitak antolatu eta gidatu, hezkuntzarako prestatutako aretoak eskaini, irakasleentzako mintegiak antolatu, baliabide informatikoen erabilera argitzeko . . . aukerak ere ematen dituzte

1.- BISITALDIEN PRESTAKETA

- Nola antolatzen da bisitaldia?
Programatutako jarduera izan behar du, hau da, irakasleak ahal izan ezkero aurretik bisitatzea edo internet-en informazioa bilatzea funtsezkoa da horretarako baliagarria izan daiteke. Museoak eskaintzen dituen programak ugariak izaten diram eta askotan eskolarako egokienak direnak aukeratu behar dira, ez bakarrik artelan edo margolari ospetsuenak. Gainera ez da ahaztu behar musek bisitaldi gidatuak, katalogoak eta gidak eskaintzen dituztela betiere oso baliabide interesgarri eta baliagarriak izan daitezkeela.

Irakasleak ikasleekin museora joan aurretik jakin behar du: Zeintzuk diren bertan erakutsiko diren arte lan garrantzitsuenen ezaugarriak. Hauek azaltzen dituzten edukiak. Bisitaldiaren iraupena. Zer gaiak lantzen dituzten.

- Irakaslea eta museoak
Museoek hezkuntza departamenduaren bidez, irakasleekin bilerak egiteko aukerak eskaintzen dituzte. Elkarlan hau bi fasetan plantetazen dute:
1. fasea --> Ikasturtean zehar antolatzen dira. Irakaslearen formakuntzarako baliagarriak izango idren jarduerak, ikastaroak etab eskaintzen dute. Jardunaldi hauen helburua irakaslea prestatzea da irakaslea bera museoaren gidari izan dadin ikasleekin egingo duen irteeran.
2. fasea --> Departamenduak irakasleak informatuta izaten ditu. Museoan eman diren berrikuntzak, egiten diren ikerketen berri . . .


2.- AZKEN JOERAK


- Museo batzuk, bere unitate didaktikoak egokitzen dituzte, irakaskuntzan erabiltzen diren arte edukiak, teoriak eta abar kontutan izanik.
- Bisitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko museo hauek horretara egokituta dauden programak prestatzen dituzte.
- Museora egiten diren bisitaldiak ez dira txango modura antolatu behar, museoan bertan lagundu egiten gaituzte bisitaldi atsegina eta hezitzaile izan dadin. Horretarako museoak 3 fase antolatzen dituste.
1 fasea --> Bisita egin baino lehen, irakasleei bisita gidatu bat eskaintzen die aholku
praktikoak, hitzaldiak eta bar azalduz.
2 fasea --> Bisitaldiak arte lanak interpretatzen laguntzen du, lehen hezkuntzarako lan praktikoak eta sormenari lotutako teknikak lantzeko aukerak emanez.
3 fasea --> Azkenik ebaluaketarako irizpideak ematen dituzte. fase hau, haurrak eskolara
bueltatzen direnean burutzen da.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, museoetako webguneetan (hurrengi sarrera batetan sakonduko ditugu) irakasleentzako saila bereziak izaten dituzte. Gaurko informazio gehiena Arte Hezkuntza eta bere didaktika I apunteetatik lortu ditut, beraz eskuragarri badituzue eta gaian sakondu nahi izan ezkero apunteak irakurri.

Estilo piktorikoak

Kaixo ! Aurreko post-ean marrazteko erabiltzen diren materialak aztertu genituen modu labur batean izan bazen ere. Gaurkoan historian zehar egon diren estilo piktorikoak jorratuko ditugu power pont baten bitartez.


Webgune honetan ere estilo piktorikoen laburpen bat dator gainera artelanakikusteko aukera ere ematen du eta oso interesgarria ere bada historiaren laburpen eskematikoa.

(oharra: gaztelenaz daude, ez ditut euskaraz aurkitu.)

wikipedian informazioa askoz ere luzeago eta zehatzago dago azalduta, zehaztasunak nahi izan ezkero pasa zaitezte wikipediatik.

2008/12/02

Margozteko materialak

Hello my friends! (ez eskatu inglesezko gehiago ez dakit eta). Oraingoan marrazteko dauden material desberdinak gainetik aztertuko ditugu, izan ere, gehienok margoak, tenperak, cerak eta errotulkiak erabili ditugu eta gutxi batzuk oleo edo pastelak. Ba jakin ezazue badagoela Plastidekor margoak baino gehiago.

Internet-en begirati ezkero milaka sarrera aurkituko dituzue mrgozteko dauden materialei buruz, nik wikipedian agertutako artikulua jarraituko dut informazio gehiago jakin nahi ezkero joan bertara. Margotzera animatzen bagara material desberdin ugari aurkituko dugu. Lehenengo bizi zerekin margotzen dugun kontutan izan behar dugu, ez baita emaitza berdina lortuko.

- Eskuak eta atzamarrak. Gorputz bera izan daiteke adierazi nahi dugun esprezioa lortzeko, mezua transmititzeko beharrezkoa dugun efektua, zentzua, emozio eta harmonia. Gizakia kobazuloan bizi zebetik marraztu du eskuarekin eta gaur ere teknika hau erabiltzen jarraitzen dugu.


- Pintzelak eta brotxak. Pintzelak margolariarentzako herraminta oso eraginkorrak dira. Pintzelak zabalera, tamainu eta kalitate desberdinetakoak aurkitu daitezke. Pintzelak eta brotxak dituzte materialak organikoak edo artifizialak izan daitezke.

- Zurdak. Zurdak ere material, zabalera, luzeera eta amaitutakoan propietate desberdinekoak izan daitezke. Zurdak ondo zainduak izan behar dira bere erabilgarritasuna luzatu nahi badugu. Horretarako margotu ondoren disolbatzaile batetan grbitu ondoren xaboiarekin zurdak garbitu ezkero, lehortu eta zurdak gorantz jarri ezkero gehiago iraunduko digute. Zaindu zuen pintxelak.

Orain badakigu zer material beharko dugun margotzeko, baina guk buruan dugun irudia artelan bihurtzeko margoak beharko ditugu. Oraingoan ere material desberdin asko aurkitu dezakegu. Denok ez gaude ohitutak guztiak erabiltzera baina oso baliagarria eta komenigarria izango litzateke gure ikasleei material guztiak erabiltzeko aukera ematea, honela material guztiekin trebezia lortu ahalko dute.

  1. Akuarelak. Uretan zirindutako margoak dira, erabilitako margoak gardenak dira (erabilitako uraren arabera) eta batzutan paperaren zuria ere ikusi daiteke zein kolore bezala ere erabilia izando den zerbait zuriz margotu nahi badugu. Arabiako goma edo eztiarekin nahastutako pigmentu aglutinatuak dira.
  2. Tenperak. Akuarelen antzekoak dira baina baina talko industrialarekin nahastuta dago. Nahastutako osagai honek tenpera opakoa bihurtzen du, honi esker tenperarekin ez bezala kolore argiak ilunagoen gainetik margotu daitezke.
  3. Akrilikoak. Azido akrilikoa konposatu kimikoa da, egoera puruan aurkitzean erregai likido, kolorgabea eta usain barrenkorrekoa delarik. Propilenotik lortzen da, petroleoa errefinatzean lortutako subprodukti batetatik. Urarekin , alkoholarekin, eterrarekin eta kloroformoarekin nahastu daiteke.
  4. Pastelak. Pastelak klarionen oso antzekoak dira, baina bere konposizoan desberdinak dira, pastelak pegamentu edo igeltsoaren bitartez aglutinatutako pigmentu kantitate haundia dute. Honi esker kolore argitsu, intentsi eta ondo saturatuak lortzen direlarik. Pastelak aurreko margoekin konparatuz ez dute disolbatzailerik behar, zuzenean erabili daitezke. Artista askok erabiltzen duten materiala da zuzenketak paperean bertan egin daitezkeelako.
  5. Temple. Ura, arraultzaren gorringo eta zuringoa eta olioa emultsionatuz lortzen dugu. Margo mota hau oso interesgarria da etxean egin daitekeelako (nahi izan ezkero, wikipedian azalduta dago nola egin). Oso material interesgarria da amaieran mate efektua hartzen baitu.
  6. Oleoa. Margolaritza "profesionalean" gehien erabiltzen den materiala da. Oleoak nahasketak egitea ahalbidetzen du eta askatasun haundia usten dio artistari.
  7. Aguatua. Akuarelen oso antzekoa da, kasu honetan marrazki osoa kolore bakar batez egiten da. Kolorea urarekin gradu desberdinetan nahasten da tonu ilunagoak eta argiagoak lortuz, betiere pintzela erabiltzen delarik.
  8. Argizariak. Guztiok erabili ditugu argizariak, koipetsuak dira eta eskuekin marraztea ere ahalbidetzen dute. Normalean ez da erraza izaten zehaztasunez marraztea.
  9. Tinta. Akuarela eta aguatuaren oso antzeko emaitza ematen dute. Tinta urarekin nahastuz ere tonalitatearekin jolastu daiteke, marrazki monokromatikoa lortuz. Japonian nahiko zabalduta dagoen joera bat da, baina txinan sortutakoa.

Kontutan izan, material hauek ez direla bakarrak, badaude margo mota gehiago baina margo horiek ez dira umeak erabiltzeko egokienak, etxeako hormak margozteko egokiagoak dira, arte korporaleko margoak, etb. Ikasleentzako onena gorago esan bezala denekin kontaktua izatea da, eta honela agian guk ere, irakasleok (urte batzuk barru noski), ezagutzen ez ditugun materialekin "jolasteko" aukera izango dugu.

Blog honetatik guztiok animatu nahi zaituztet material desberdinak frogatzera eta aurreko post baten esan bezala eskuak margoz, kolorez, bizitasunez zikintzera. Gogoratu, txikitan nork ez zuen eskuekin margoztea gustuko? Nik bai, oso gustuko nuen atzamarrak tenperatan sartzea.

Beno, gaurko nahiko dela uste dut, hurrengo bat arte.

2008/12/01

Haurraren pertzepzioa. Nola ikusten du haurrak artea?

Aupa! Beno, bazen berriz idazteko garaia izan ere bada denboratxo bat hemen idazten ez dudala. Aurreko batetan Lowenfeld-ek haurraren garapenari buruz idatzitakoa laburtu nuen hemen. Gogoratzen al zarete? Baietz espero dut. Gaurkoan ere betaurreko berezi batzuk jarri eta umeengana hurbilduko gara (Jesusek esan zuen bezala utzi umeak nigana hurbil daitezen) Arte Hezkuntza nola ikusten duten aztertuko dugu, umeak eta artea nola ikusten duten azaltzen saiatuko gara. TORI BETAURREKO HAUEK ETA JARRI UMEEN TOKIAN!


Antzemango zenuten bezala haurrek arte lan bat ikustean ez dute helduek antzemanten duten berdina ikusten. Haurrek mundu bisualaren alderdi batean zentratzeko joera izaten dute, Piaget-ek prozesu honi "zentralizazioa" deitu zion, hau da, forma konkretu batean zentratzeko tendentziari. Beti ere, eremu zabal batek forma horrekin sortzen dituen harremanak ohartzeko ahalmen falta horri.

Pertzepziozko trebeziak garatu ez dituzten pertsonak, forma konkretu batean zentratzeko joera dute, hau izango litzateke haurren kasua. Helduok testuinguruan jartzen dugu arreta. Objektuen arteko harremanak ikusteko eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonak, heldutasuna garatu dutela deritzogu. Haurreak aldiz ez ditu ulertzen ezta ikusten harreman hauek.

Argiago ikusteko, honako power point honetan adibide argi bat dugu. (Hobeto ikusteko pantaila osoan jarri ezazue)