2008/11/23

Haurraren Garapena Arte Hezkuntzan: Lowenfeld



Gaurkoan Arte Hezkuntzan Lowenfeld-en arabera haurraren garapena aztertuko dugu.

Viktor Lowenfeld (1903-1960) Austrian, Linz-en jaio zen eta Arte eta Psikologia ikasketak burutu zituen. Lowenfeld-ek haurraren marrazkigintzarn garapena aztertu zuen. Sormenaren eta adimenaren hazkuntza interesatzen zitzaizkion eta hau lortzeko artea baliabide egokiena zela pentsatzen zuen.

Lowenfeld-entzako, edozein haurrak sormenaren garaoenerako kapazitatea du eta irakaslearen funtzioa, egokiak diren baldintzak eskaintzea eta haurrak dituen ahalmenak garatzeko laguntzea da.

Irakasleak edo gurasoak haurra presionatzen duenean, kopiatzen uste dionean, kalkatzeko edo koloreztatzeko liburuak erabailyzen dituztenean haurraren sormenaren ahalmenak murrizten dira. Haurraren sormena ondo garatzeko, bere sentimenak erabili behar ditu eta bizitzarekin harremanetan egon behar da. Sentiduak, hau da, entzumena, ikusmena, imajinazioa bisuala, ukimena eta oharmena garatzeko esperientzi zuzenak izan behar ditu. Kontutan izan behar da, haurraren marrazkiak bere esperientziaren islada dela.

Ala eta guztiz ere, liburuetan marrazkigintzaren garapenaren prozesua nolakoa zen aztertu eta etapetan sailkatu zuen. Piageten teoria jarraituz, etapa desberdinak sailkatu zituen: zirriborroa (3 azpifase daude), aurreskematikoa, eskematikoa, errealismoa eta talde fasea.

Oharra: Etapa guztiak laburtu beharrean, Arte Hezkuntza eta bere didaktika I apunteetan agertzen den hurrengo taula jarriko dut, bertan dena oso sinple eta ulertzeko moduan laburtuta baitago.





Estadio hauek gizakiaren garapenerako aspektu naturakaj direka eta ondorioz haurrak 2estadio altuagora pasatzeko, aurreko estadiotik pasa behar duela".

Artea, hesitzeko tresna egokia dela dio, gizakiaren sentsibilitatea garatzeko, kooperazioa lantzeko, egoismoa murristeko (berekoikeria) eta sormena garatzeko. Lowenfeld-en lana haurraren errealitate psikologikoa eta soziala interpretatzeko tresna egokia izan zen, hau da, haurraren garapen intelektuala bultzatzeko irakasleak haurraren eogera eta ingua kontuan behar zuela.