2008/11/10

Zer da arte hezkuntza?

Aurreko postean nire blogaren gaia aurkeztu nuen, gogoratzen ez duenarentzat arte hezkuntza dela gogoraraziko diot.Lehenengoz aitorpen txiki bat egin nahi nuke, mezu honetan idatzitako zati gehiena Lehen Hezluntzako lehenengo mailan emandako adierazpen plastikoa eta bere didaktika apunteetatik hartu dudala, beraz ez da nik asmatutakoa.

Sarrera honetan arte hezkuntza zer den eta inguruko hainbat kontzeptu plazaratu nahi ditut.

Arte hezkuntza ikusmenaren bidez irizten zaizkigun imajinez arduratzen da:

  • Artea baloratzen erakusten duen arloa da.
  • Artearen teoria eta praktika erakusteaz arduratzen da.
  • Artearekiko ditugun gaitasunak garatzen erakusten digu.
  • Imajinaren munduarekin lotuta dagoen heziketa.
  • Arte lanak eta teknikak erakusten duen irakasgaia da.
  • Arte historia transmititzeko eta egungo artea ulertzeko balio duen hezkuntza da.
  • Pertzepzioa, eskua trebatzen . . . arloa da.

Imajinaren munduarekin zerikusia duen ia guztia, hezkuntza sistematik kanpo geratu ohi izan da, edo ez zaio garrantzi haundirik ematen. Baina arte hezkuntzan egiten diren jarduerek ez dute bakarrik eskoletako ordutegi betetzeko balio eta besteak beste honako balioak errekonozitzen zaizkio (batzuk blog honetan aurrerago landuko ditugu):

- Eskua trebatzeko.

- Heldutasun grafo-motorra garatzeko

- Bizi-emozioak adierazteko.

-Haurraren adimenaren garapena osatzeko.

- Ikus pertzepzioa garatzeko.

- Ideiak komunikatzeko

- Jolaserako

- Beste irakasgaiekin harremanetan jartzeko.

- Gure mundua ezagutzeko.

Goiko puntuetan ikusi ahal izan dugunez, arte hezkuntza ez da askok uste duena. Gehienetan, arte hezkuntza denbora galtzea edo ikasleek nahi dutena margotzea dela uste da. Arte hezkuntzaren inguruan badaude aurreiritzi batzuk, besteak beste:

  • Eskulanak. Arte hezkuntza tradizoan eskuaren trebeziarekin lotu izan da.
  • Artista= Jenio. Jaiotzetik izaera berezia duen gizakia zela uste zen.
  • Jarduera emozionala/intelektuala. Tradizioz, arte gizakiaren alderdi emozionalarekin lotuta azaldu da.

Eisner-en arabera, gizartean eta hainbat eskoletan oso errotuta dauden aurreiritziak ere kontutan izan behar dira arte hezkuntzari buruz hitz egiterakoan.

  1. Haurraru utzi behar zaio lanean material ezberdinekin bere iritzira.
  2. Garrantzizkoena prozesu artiztikoa da, ez emaitza.
  3. Haurraren artea ez da ebaluatu behar eta ezin da ebalutu.
  4. Irakaslegoak ez luke arteri buruz hitz egin behar gelan haurraren sormena ez hondatzeko.
  5. Kalitatezkoa izan nahi duen hezkuntza artistiko batek material ugari eta jarduera anitz eskaini behar dizkie haurrei.

Guztiongan errotutako aurreiritziak dira, beraz, konponbidea ez da erraza izango ezta epe laburrean emango. Izan ere, nola ez erori aurreritzi horietan, eskolan niri irakatsi dizkidatenak badira?

0 Komentario: