Gabon guztioi. Gaur egia esan ez neukan blogean idaztea pentsatuta, baina teleberri ikusten negoela arteari buruzko berri bat eman dute eta pentsatu dut: "ze ostia, blogean ipiniko dot". Telebistan entzun izan dudanez, eta Deian ere argitaratu den bezala, Bilboko arte ederren museoak minusbaliatu intelektualentzako programa berezi bat prestatu du. Programa honi esker aukeratako artelan batzuk ikusi ahal izango dituzte eta baita artelanak ulertu ere. Horretarako telebistan ikusi ahal izan dudanez, gidari berezi bat izango dute, zein minusbaliatu intelektualekin lan egindakoa den.
Gustokoa da horrelako berriak entzutea, nahiz eta ez litzateke berria izan behar. Blog honetatik Bilboko Arte Ederren museoa zoriondu nahiko nuke eta gainontzeko museoak ereduarekin jarraitzea animatu. Nork esan du artea eta gaigabezidun pertsonak bateraezinak direla? Webgune honetan ikus dezakegun bezala gaigabezi mentala ere dutenak artista haundiak izan daitezke. Hona hemen adibidea:
2008/11/17
Albisteak III
Argitalpena: Amaia Emaldi . . . Noiz: 11/17/2008 11:22:00 p. m.
Etiketak: Albisteak, Arte hezkuntza, Artea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 Komentario:
Kaixo guapa ,interesgarri ta nobedade asko dituela ikusten dut.Urritasun arazoak dituztenentzako iblbidea egin dute hau eta behar bada ,horrexegatik Bihar etorriko da erregea Barakadora? ja,ja,ja
segi horrela.
garbi
Publicar un comentario