2008/12/08

Arte Hezkuntza Museotan I

Ikasturtean zehar museoetara irteera batzuk egin ohi dira eta irteera horiek ez dira denbora paas bat edo goiza pasatzeko modu dibertigarri bat bakarrik. Museoak baliabide interesgarriak dituzte ikasleentzako.

-Zer dira museoak?
Lehenengo museoak zer diren jakitea
funtsezkoa da bertara joateko asmoa badaukagu. Museoak gizartearen zerbitzura eta honen garapenerako, publikoa eta helburu lukratiborik ez duen instituzio egonkorra da. Gizakiaren eta bere ingurunearen testimonio materialak erosi, ikertu eta erakutsi egiten duena, hesitzeko eta disfrutatzeko helburuaz. Artelanekin esperientzia zuzena izateko, disfrutatzeko eta ondare kulturala ulertzeko guneak izango dira. Azken honagatik oso aproposak dira hezkuntzarako.


-Museoen helburuak
Artea mantentzea, ikertzea, gordetzea eta erakustea. Artearen bidez komunikatzea eta hesitzea. Heziketarako lehen esperientzi sendoak 1970 hamarkadan eman ziren.
Museoak, eskolarekin lanean hasi ziren, bisitaldiak prestatuz, heziketarako estrategiak garatuz, egitasmo berriak sortuz, beti ere museoaren inguruan atseginak izango diren iharduerak eta jokoak antolatuz, unitate didaktikoak, arte kontzeptuak azaltzeko gune egokiak prestatuz eta abar

- Departamendu pedagogikoak
Heziketarako jarduera diseinatu, planifikatu eta bultzatzen duen arloa dugu. Arte hezkuntzan adituak diren pertsonak osatzen dute (museologoak). Hauek, Arte Hezkuntzaren curriculumak eta batzuetan eskolaren arte programak aztertzen dituzte eta hauen edukiei erantzunak bilatzen saiatzen dira. Unitate didaktikoak sortuz. eskolara zuzenduta dauden erakusketak antolatuko dituzte. Bisitak antolatu eta gidatu, hezkuntzarako prestatutako aretoak eskaini, irakasleentzako mintegiak antolatu, baliabide informatikoen erabilera argitzeko . . . aukerak ere ematen dituzte

1.- BISITALDIEN PRESTAKETA

- Nola antolatzen da bisitaldia?
Programatutako jarduera izan behar du, hau da, irakasleak ahal izan ezkero aurretik bisitatzea edo internet-en informazioa bilatzea funtsezkoa da horretarako baliagarria izan daiteke. Museoak eskaintzen dituen programak ugariak izaten diram eta askotan eskolarako egokienak direnak aukeratu behar dira, ez bakarrik artelan edo margolari ospetsuenak. Gainera ez da ahaztu behar musek bisitaldi gidatuak, katalogoak eta gidak eskaintzen dituztela betiere oso baliabide interesgarri eta baliagarriak izan daitezkeela.

Irakasleak ikasleekin museora joan aurretik jakin behar du: Zeintzuk diren bertan erakutsiko diren arte lan garrantzitsuenen ezaugarriak. Hauek azaltzen dituzten edukiak. Bisitaldiaren iraupena. Zer gaiak lantzen dituzten.

- Irakaslea eta museoak
Museoek hezkuntza departamenduaren bidez, irakasleekin bilerak egiteko aukerak eskaintzen dituzte. Elkarlan hau bi fasetan plantetazen dute:
1. fasea --> Ikasturtean zehar antolatzen dira. Irakaslearen formakuntzarako baliagarriak izango idren jarduerak, ikastaroak etab eskaintzen dute. Jardunaldi hauen helburua irakaslea prestatzea da irakaslea bera museoaren gidari izan dadin ikasleekin egingo duen irteeran.
2. fasea --> Departamenduak irakasleak informatuta izaten ditu. Museoan eman diren berrikuntzak, egiten diren ikerketen berri . . .


2.- AZKEN JOERAK


- Museo batzuk, bere unitate didaktikoak egokitzen dituzte, irakaskuntzan erabiltzen diren arte edukiak, teoriak eta abar kontutan izanik.
- Bisitaldiari ahalik eta etekin handiena ateratzeko museo hauek horretara egokituta dauden programak prestatzen dituzte.
- Museora egiten diren bisitaldiak ez dira txango modura antolatu behar, museoan bertan lagundu egiten gaituzte bisitaldi atsegina eta hezitzaile izan dadin. Horretarako museoak 3 fase antolatzen dituste.
1 fasea --> Bisita egin baino lehen, irakasleei bisita gidatu bat eskaintzen die aholku
praktikoak, hitzaldiak eta bar azalduz.
2 fasea --> Bisitaldiak arte lanak interpretatzen laguntzen du, lehen hezkuntzarako lan praktikoak eta sormenari lotutako teknikak lantzeko aukerak emanez.
3 fasea --> Azkenik ebaluaketarako irizpideak ematen dituzte. fase hau, haurrak eskolara
bueltatzen direnean burutzen da.

Informazio gehiago nahi izan ezkero, museoetako webguneetan (hurrengi sarrera batetan sakonduko ditugu) irakasleentzako saila bereziak izaten dituzte. Gaurko informazio gehiena Arte Hezkuntza eta bere didaktika I apunteetatik lortu ditut, beraz eskuragarri badituzue eta gaian sakondu nahi izan ezkero apunteak irakurri.

0 Komentario: