2008/12/01

Haurraren pertzepzioa. Nola ikusten du haurrak artea?

Aupa! Beno, bazen berriz idazteko garaia izan ere bada denboratxo bat hemen idazten ez dudala. Aurreko batetan Lowenfeld-ek haurraren garapenari buruz idatzitakoa laburtu nuen hemen. Gogoratzen al zarete? Baietz espero dut. Gaurkoan ere betaurreko berezi batzuk jarri eta umeengana hurbilduko gara (Jesusek esan zuen bezala utzi umeak nigana hurbil daitezen) Arte Hezkuntza nola ikusten duten aztertuko dugu, umeak eta artea nola ikusten duten azaltzen saiatuko gara. TORI BETAURREKO HAUEK ETA JARRI UMEEN TOKIAN!


Antzemango zenuten bezala haurrek arte lan bat ikustean ez dute helduek antzemanten duten berdina ikusten. Haurrek mundu bisualaren alderdi batean zentratzeko joera izaten dute, Piaget-ek prozesu honi "zentralizazioa" deitu zion, hau da, forma konkretu batean zentratzeko tendentziari. Beti ere, eremu zabal batek forma horrekin sortzen dituen harremanak ohartzeko ahalmen falta horri.

Pertzepziozko trebeziak garatu ez dituzten pertsonak, forma konkretu batean zentratzeko joera dute, hau izango litzateke haurren kasua. Helduok testuinguruan jartzen dugu arreta. Objektuen arteko harremanak ikusteko eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonak, heldutasuna garatu dutela deritzogu. Haurreak aldiz ez ditu ulertzen ezta ikusten harreman hauek.

Argiago ikusteko, honako power point honetan adibide argi bat dugu. (Hobeto ikusteko pantaila osoan jarri ezazue)


1 Komentario:

me dijo...

k wapooooo, nik be ez nebazan delfinek ikusten.......eres la leche!! una pro!!