2008/12/28

Artea Kalean


Kaixo. Hurrengo sarrera egiteko garaia nuenez eta gaur jai dela aprobetxatuz hurrengo sarrera idaztea erabaki dut. Aurrekoan museoak eta hauek ematen dituzten baliabideei buruz hitz egin nuen. Gaurkoan museoak alde batera utzita artearen beste ikuspuntu bat jorratuko dugu, hain zuzen ere, kaleko artea


Museoetan bere artelanak dituzten artistak ez dira asko, munduan aurki daitezkeen artistak bai ordea. Artista bat kaleko edozein eskinatan aurki daiteke. Kalean musika jotzen duen eskalea artista da. Graffityak egiten dituen gaztea artista da. Estatu gizon edo emakumeak artistak dira, mimoak, pailasoak, zu . . . bai zu ere artista zara.


Bai, kalean arte asko dago, Kaleko Artea edo Arte callejero deitu. Gure artean, Bilbon, duela gutxi kaleko arte honen adibide garbia ikusteko aukera izan genuen. Artista batek Bilboko hiritik zehar Space Invader bideojokoaren protagonistak izkutatu zituen bilbotarrek aurkitzeko. Edonork topo egin zezakeen artearekin, oraindik ere badira Bilbotik zehar invaders hauek. Ikusi al dituzu? Badaude bilbotik zehar ikusi dituztenak.

Gaurkoan gaian sartzeko kaleko arteari buruzko hainbat Power Point eta bideo utziko ditut, hauetan estilo desberdinak ikusi ahal izango dira, baina denak interesgarriak.

Lehenengo bideo bat jarriko dizuet. Bideo hau youtubetik lortua dago el hormiguero telebistako programan agertu zen.




Bideo harrigarri hau ikusi ondoren, kaleko artista baten Power Point-ak jarriko dizkizuet. Artistak Julian Beever du izena eta ikus daitekeen bezala oso lan berezia egiten du bere artelanak perspektibarekin egiten baititu.

julian beever
View SlideShare presentation or Upload your own.
Margotzea bakarrik ez da artea ez dugu ahaztu behar argazkiak ere arteak direla.
America
View SlideShare presentation or Upload your own.

Fotografias de animales
View SlideShare presentation or Upload your own.

Fotografo Aleman
View SlideShare presentation or Upload your own.

4 Komentario:

me dijo...

amaia!! zauz jo ta ke lanien ee!! oso ondo! olan jarraitu!! ta urte barri on!!!!!!!

Elixabete dijo...

Aupaaa Amaia!!!
Asko gustatu egin zait jarri duzun "El Hormigueroko bideoa".Harrigarria benetan nola tipoak pixkanaka gizon baten aurpegia marrazten bukatu egin duen.Hasiera batean zirriborro bat zirudiena azkenean artelan bat izaten bukatu du.Harrigarria!!!

Amaia Emaldi dijo...

Aupa Elixabete!

Eskerrik asko zure erantzunagatik. Bai, bideoko tipoa ikaragarria da. Gainera ez dakit fijatu zaren baina margotzen duena ez da edonor. Pablo Motos bera da.

Muxutxuek

Saiotxu dijo...

aiba la letxeeeee!!!

4 minututan horrelako koadroa egitea... una pasada!!!

pilo gustatu egin zait.

Durangoko jaietan, Muchachito bOMBO INFIERNOKO KONTZERTUAN, TIPO BAT MUSIKAREKIN BATERA PINTURA BAT MARRAZTU ZUEN, BAINA NI PARECIDO!! HORREK KONTZERU OSOA EREBILI EGIN ZUEN EGITEKO!!

P.D.: eskerrik asko guztiagatik!!!