Zorionak! Jada Gabonetan guztiz barneratuta gaude eta gutxiago falta zaigu azterketak gainean edukitzeko, beraz blog-a ere bukatzen joan beharko gara.
Gaurkoan blog-a irakasgaiarekin lotzen saiatuko naiz, internetek gure esku uzten dizkigun dohako aplikazioak ikusiko ditugu, baina ez guztiak izan ere asko daude eta horietako batzuk ez dira ikasleentzako egokiak. Zuek ere jolasekin dibertitu nahi baduzue softonic webgunean denak jaitsi ahalko dituzue eta gainera dohan!!!
1.- Tux Paint
Oso programa dibertigarria da, baina kontutan izan behar da Windows-erako dela. Nik neuk iaz erabili nuen Guggenheim-era egindako irteeran, izan ere, ikasleekin egindako tailerretan erabiltzen dira museoan. Programa hau windows-ek ordenagiluetan dakarren paint-aren antzekoa da baina tanpoiekin jolastea ahalbidetzen du. Umeei asko gustatzen zaie programa da aurrerago aipatutako irteeran ikasleek primeran pasatu zuten.
Programa honek gainera bertsio portablea ere, hau da edonork bere pendrivean eraman dezake.
Programa honek gainera bertsio portablea ere, hau da edonork bere pendrivean eraman dezake.
2.- The magic book
Programa hau aurrekoa bezala windows sistema operatiboan erabiltzeko prestatua dago, baina hau ez da bestearen programa berdina. Oraingo honetan programa hau txikitan erabiltzen genituen liburuak bezalakoa da, hau da, marrazkiak programak berak emango dizkigu eta guk marraki horiek margotu ahalko ditugu.
Programa hau webgunean balorazio onena duena da, beraz, kontutan hartzeko programa izango da windows duenarentzat. Webgunean diotenez, gurasoek nahi dituzten marrazkiak sartu ahal izango dituzte programak dakartzan hamabiak gutxi iruditu ezkero. Baina hau ez da guztia, programaren webgunean lehiaketetan parte hartu ahalko dute erabiltzaileek.
4.- MegaPik
Programa hau 5 - 11 urte tarteko haurrentzat pentsatua dago. Gainera ikasleentzat errazagoa izateko hainbat plantilla desberdin uzten ditu ikasleen esku, baina ikasleak berak ere margotze ahalbidetzen du. Ikasleei asko gustatu ahal zaien programa da, berarekin asko dibertitu daitezkeelako.
0 Komentario:
Publicar un comentario