Hello my friends! (ez eskatu inglesezko gehiago ez dakit eta). Oraingoan marrazteko dauden material desberdinak gainetik aztertuko ditugu, izan ere, gehienok margoak, tenperak, cerak eta errotulkiak erabili ditugu eta gutxi batzuk oleo edo pastelak. Ba jakin ezazue badagoela Plastidekor margoak baino gehiago.
Internet-en begirati ezkero milaka sarrera aurkituko dituzue mrgozteko dauden materialei buruz, nik wikipedian agertutako artikulua jarraituko dut informazio gehiago jakin nahi ezkero joan bertara. Margotzera animatzen bagara material desberdin ugari aurkituko dugu. Lehenengo bizi zerekin margotzen dugun kontutan izan behar dugu, ez baita emaitza berdina lortuko.
- Eskuak eta atzamarrak. Gorputz bera izan daiteke adierazi nahi dugun esprezioa lortzeko, mezua transmititzeko beharrezkoa dugun efektua, zentzua, emozio eta harmonia. Gizakia kobazuloan bizi zebetik marraztu du eskuarekin eta gaur ere teknika hau erabiltzen jarraitzen dugu.
- Pintzelak eta brotxak. Pintzelak margolariarentzako herraminta oso eraginkorrak dira. Pintzelak zabalera, tamainu eta kalitate desberdinetakoak aurkitu daitezke. Pintzelak eta brotxak dituzte materialak organikoak edo artifizialak izan daitezke.
- Zurdak. Zurdak ere material, zabalera, luzeera eta amaitutakoan propietate desberdinekoak izan daitezke. Zurdak ondo zainduak izan behar dira bere erabilgarritasuna luzatu nahi badugu. Horretarako margotu ondoren disolbatzaile batetan grbitu ondoren xaboiarekin zurdak garbitu ezkero, lehortu eta zurdak gorantz jarri ezkero gehiago iraunduko digute. Zaindu zuen pintxelak.
Orain badakigu zer material beharko dugun margotzeko, baina guk buruan dugun irudia artelan bihurtzeko margoak beharko ditugu. Oraingoan ere material desberdin asko aurkitu dezakegu. Denok ez gaude ohitutak guztiak erabiltzera baina oso baliagarria eta komenigarria izango litzateke gure ikasleei material guztiak erabiltzeko aukera ematea, honela material guztiekin trebezia lortu ahalko dute.
- Akuarelak. Uretan zirindutako margoak dira, erabilitako margoak gardenak dira (erabilitako uraren arabera) eta batzutan paperaren zuria ere ikusi daiteke zein kolore bezala ere erabilia izando den zerbait zuriz margotu nahi badugu. Arabiako goma edo eztiarekin nahastutako pigmentu aglutinatuak dira.
- Tenperak. Akuarelen antzekoak dira baina baina talko industrialarekin nahastuta dago. Nahastutako osagai honek tenpera opakoa bihurtzen du, honi esker tenperarekin ez bezala kolore argiak ilunagoen gainetik margotu daitezke.
- Akrilikoak. Azido akrilikoa konposatu kimikoa da, egoera puruan aurkitzean erregai likido, kolorgabea eta usain barrenkorrekoa delarik. Propilenotik lortzen da, petroleoa errefinatzean lortutako subprodukti batetatik. Urarekin , alkoholarekin, eterrarekin eta kloroformoarekin nahastu daiteke.
- Pastelak. Pastelak klarionen oso antzekoak dira, baina bere konposizoan desberdinak dira, pastelak pegamentu edo igeltsoaren bitartez aglutinatutako pigmentu kantitate haundia dute. Honi esker kolore argitsu, intentsi eta ondo saturatuak lortzen direlarik. Pastelak aurreko margoekin konparatuz ez dute disolbatzailerik behar, zuzenean erabili daitezke. Artista askok erabiltzen duten materiala da zuzenketak paperean bertan egin daitezkeelako.
- Temple. Ura, arraultzaren gorringo eta zuringoa eta olioa emultsionatuz lortzen dugu. Margo mota hau oso interesgarria da etxean egin daitekeelako (nahi izan ezkero, wikipedian azalduta dago nola egin). Oso material interesgarria da amaieran mate efektua hartzen baitu.
- Oleoa. Margolaritza "profesionalean" gehien erabiltzen den materiala da. Oleoak nahasketak egitea ahalbidetzen du eta askatasun haundia usten dio artistari.
- Aguatua. Akuarelen oso antzekoa da, kasu honetan marrazki osoa kolore bakar batez egiten da. Kolorea urarekin gradu desberdinetan nahasten da tonu ilunagoak eta argiagoak lortuz, betiere pintzela erabiltzen delarik.
- Argizariak. Guztiok erabili ditugu argizariak, koipetsuak dira eta eskuekin marraztea ere ahalbidetzen dute. Normalean ez da erraza izaten zehaztasunez marraztea.
- Tinta. Akuarela eta aguatuaren oso antzeko emaitza ematen dute. Tinta urarekin nahastuz ere tonalitatearekin jolastu daiteke, marrazki monokromatikoa lortuz. Japonian nahiko zabalduta dagoen joera bat da, baina txinan sortutakoa.
Kontutan izan, material hauek ez direla bakarrak, badaude margo mota gehiago baina margo horiek ez dira umeak erabiltzeko egokienak, etxeako hormak margozteko egokiagoak dira, arte korporaleko margoak, etb. Ikasleentzako onena gorago esan bezala denekin kontaktua izatea da, eta honela agian guk ere, irakasleok (urte batzuk barru noski), ezagutzen ez ditugun materialekin "jolasteko" aukera izango dugu.
Blog honetatik guztiok animatu nahi zaituztet material desberdinak frogatzera eta aurreko post baten esan bezala eskuak margoz, kolorez, bizitasunez zikintzera. Gogoratu, txikitan nork ez zuen eskuekin margoztea gustuko? Nik bai, oso gustuko nuen atzamarrak tenperatan sartzea.
Beno, gaurko nahiko dela uste dut, hurrengo bat arte.
0 Komentario:
Publicar un comentario