2008/12/09

Arte Hezkuntza Museotan II: Material didaktikoak


Aurreko atalean irakasleak eta museoen arteko erlazioa aztertu genuen, hezkuntzan oso baliagarriak izan daitezkeelako. Gaurkoan museoek batzuek webguneetan irakasle eta ikasleentzat bereziki prestatutako atalak aztertuko ditugu.



Momentu honetan euskal herrian dagoen museo garrantzitsuena dela esan genezake. Webgune honeta, umeak eta familientzako gunea, gazteentzako eta irakasleentzako guneak daude.

Umeak eta familientzako gunean hainbat jarduera dibertigarri daude umeek egiteko errazak direnak, gainera jarduera batzuen bidez museoatean ondo jarduteko arauak ikasten dituzte. Beste jolas batekin berriz material desberdinak, pisua eta oreka edo obra eta zu guneetan sar zaitezke bertan jolas desberdinak egiteko.

Eta guzti honetaz aparte imprimakiak egiteko aukera ere ematen du, zure inpresoran inprimitu eta etxean edozein material desberdinez marraztu dezakezu.

Baina guri batez ere iarkasleentzako gunea interesatzen zaigu eta batez ere Lehen Hezkuntzarako prestatutakoa (beste gune batzuk ere badaude). Bertan jarduera honek zenbat balio duen ikusi dezakezu eta baita ere pdf formatuan programazioa jaitsi daiteke.

Irakasleen gunean unitate didaktikoak ere jaitsi ditzakezu zure ordenagailura bisitatuko duzun erakusketaren unitate didaktikoa irteera egin baino lehen informazio biltzeko eta irteeran ikasleek zer ikusiko duten ikasteko.

Oso interesgarria da baita Artea ikasbide atala.


Museo hau ere oso famatua da mundu osoan zehar, baina kontutan izan behar dugu webgunea ingelesez aurkituko dugula. Education atalean hainbat jarduera
dibertigarri aurkitu zitzakegu umeekin lantzeko. Modern Art atalean destination atalean hainbat jarduera desberdin proposatzen dira. Adibidez, Picassoren artelan bat sentsu guztiekin erlazionatzen dute edota Van Gogh-en Starry Night.

Webgune honetan hainbat jarduera daude beraz, onena zuek bertatik nabigatzea da.


Museo honen webgunean hainbat jarduera interesgarri aurkitu ditzakegu. Lehenengoz, museo honetara irteera bat izan ezkero komenigarria izango litzateke museoan dauden artelanak denboraren ardatz kronologiko batetan kokatzea. Ni
ri, pertsonalki oso interesgarri iruditzen zait.

Bigarrenez, Museoako bildumen material didaktikoa ikusi eta jaitsi daiteke, irakaslearentzat oso garrantzitsua izan daitekeen dokumentua da bere kabuz bisitaldian zer aurkitu dezakeen ikusi dezakeelako. Hau izango da gure batez ere gehien interesatuko zaiguna Lehen hezkuntzarako prestatuta baitago.

Hirugarrenez, museoan denbora baterako dauden bildumen material didaktikoa ere ikusi edo jaitsi dezakegu gure ordenagailura. Oraingoan, espainiar artitstetan zentratzen dira. Bi artxibo desberdin aurkitu ditzakegu, Grocotik Goyara eta Goyatik Sorollara. Kontutan izan hau Bigarren DBH edo batxilergorako materiala dela.

Azkeniik, orrialde honetan oso oso interesgarria da termino artistikoei buruzko glosarioa, bertan artearekin zerikusia duteb ehunka hitz aurkituko ditugu eta hemen hitzak zer esan nahi duten azaltzen dizkigute. Arteari buruz asko ez dakien/dakigun irakasleentzako oso erakargarria den atala da.


Thyssen- Bornemisza Museoak hezkuntzari zuzendutako eskola gida interesgarriak ditu. Thyssen museoak duen arte bildumearen gida didaktikoa eskaintzen du ikastetzeetarako. Irakasleentzako gida diaktikoak ordenagailura jaisteko aukera ematen du baina ez hori bakarrik irakasleentzako ere, bisitaldia prestatzeko dokumentuak ere jaisteko aukera ematen du. Saila berdinean ikasleei bisita ondoren banatzeko foileto bat ere jaitsi daiteke non, ikasleek museoan ikusitako gogoratzeko informazioa eta ariketa dibertigarriak proposatzen diren.

Ikusi ahal izan duzuen bezala museoek irteerak aprobetxatzeko auketa ematen diote irakasleari eta irteera prestatzeko baliabideak ere gure eskura jartzen dituzte
. Komentatu beharra dago, goian komentatutako museoez aparte museo gehienek material didaktikoa dutel, adibidez: Reina Sofia museoak, artium (irakasleen prestaketa zuzenean egiteko aukera ere badago).


0 Komentario: