
Aurreko atalean irakasleak eta museoen arteko erlazioa aztertu genuen, hezkuntzan oso baliagarriak izan daitezkeelako. Gaurkoan museoek batzuek webguneetan irakasle eta ikasleentzat bereziki prestatutako atalak aztertuko ditugu.


Aurreko atalean irakasleak eta museoen arteko erlazioa aztertu genuen, hezkuntzan oso baliagarriak izan daitezkeelako. Gaurkoan museoek batzuek webguneetan irakasle eta ikasleentzat bereziki prestatutako atalak aztertuko ditugu.

Argitalpena:
Amaia Emaldi
. . . Noiz:
12/09/2008 11:06:00 p. m.
0
Komentario
Etiketak: Arte hezkuntza, Artea, ikasleak, irakasleak, material didaktikoa, webguneak
Ikasturtean zehar museoetara irteera batzuk egin ohi dira eta irteera horiek ez dira denbora paas bat edo goiza pasatzeko modu dibertigarri bat bakarrik. Museoak baliabide interesgarriak dituzte ikasleentzako.
-Zer dira museoak?
Lehenengo museoak zer diren jakitea funtsezkoa da bertara joateko asmoa badaukagu. Museoak gizartearen zerbitzura eta honen garapenerako, publikoa eta helburu lukratiborik ez duen instituzio egonkorra da. Gizakiaren eta bere ingurunearen testimonio materialak erosi, ikertu eta erakutsi egiten duena, hesitzeko eta disfrutatzeko helburuaz. Artelanekin esperientzia zuzena izateko, disfrutatzeko eta ondare kulturala ulertzeko guneak izango dira. Azken honagatik oso aproposak dira hezkuntzarako.
-Museoen helburuak
Artea mantentzea, ikertzea, gordetzea eta erakustea. Artearen bidez komunikatzea eta hesitzea. Heziketarako lehen esperientzi sendoak 1970 hamarkadan eman ziren.
Museoak, eskolarekin lanean hasi ziren, bisitaldiak prestatuz, heziketarako estrategiak garatuz, egitasmo berriak sortuz, beti ere museoaren inguruan atseginak izango diren iharduerak eta jokoak antolatuz, unitate didaktikoak, arte kontzeptuak azaltzeko gune egokiak prestatuz eta abar
- Departamendu pedagogikoak
Heziketarako jarduera diseinatu, planifikatu eta bultzatzen duen arloa dugu. Arte hezkuntzan adituak diren pertsonak osatzen dute (museologoak). Hauek, Arte Hezkuntzaren curriculumak eta batzuetan eskolaren arte programak aztertzen dituzte eta hauen edukiei erantzunak bilatzen saiatzen dira. Unitate didaktikoak sortuz. eskolara zuzenduta dauden erakusketak antolatuko dituzte. Bisitak antolatu eta gidatu, hezkuntzarako prestatutako aretoak eskaini, irakasleentzako mintegiak antolatu, baliabide informatikoen erabilera argitzeko . . . aukerak ere ematen dituzte
1.- BISITALDIEN PRESTAKETA
- Nola antolatzen da bisitaldia?
Programatutako jarduera izan behar du, hau da, irakasleak ahal izan ezkero aurretik bisitatzea edo internet-en informazioa bilatzea funtsezkoa da horretarako baliagarria izan daiteke. Museoak eskaintzen dituen programak ugariak izaten diram eta askotan eskolarako egokienak direnak aukeratu behar dira, ez bakarrik artelan edo margolari ospetsuenak. Gainera ez da ahaztu behar musek bisitaldi gidatuak, katalogoak eta gidak eskaintzen dituztela betiere oso baliabide interesgarri eta baliagarriak izan daitezkeela.
Irakasleak ikasleekin museora joan aurretik jakin behar du: Zeintzuk diren bertan erakutsiko diren arte lan garrantzitsuenen ezaugarriak. Hauek azaltzen dituzten edukiak. Bisitaldiaren iraupena. Zer gaiak lantzen dituzten.
- Irakaslea eta museoak
Museoek hezkuntza departamenduaren bidez, irakasleekin bilerak egiteko aukerak eskaintzen dituzte. Elkarlan hau bi fasetan plantetazen dute:
1. fasea --> Ikasturtean zehar antolatzen dira. Irakaslearen formakuntzarako baliagarriak izango idren jarduerak, ikastaroak etab eskaintzen dute. Jardunaldi hauen helburua irakaslea prestatzea da irakaslea bera museoaren gidari izan dadin ikasleekin egingo duen irteeran.
2. fasea --> Departamenduak irakasleak informatuta izaten ditu. Museoan eman diren berrikuntzak, egiten diren ikerketen berri . . .
2.- AZKEN JOERAK

Argitalpena:
Amaia Emaldi
. . . Noiz:
12/08/2008 10:07:00 p. m.
0
Komentario
Etiketak: Arte hezkuntza, Artea, Museoak
Kaixo ! Aurreko post-ean marrazteko erabiltzen diren materialak aztertu genituen modu labur batean izan bazen ere. Gaurkoan historian zehar egon diren estilo piktorikoak jorratuko ditugu power pont baten bitartez.
Argitalpena:
Amaia Emaldi
. . . Noiz:
12/08/2008 11:13:00 a. m.
1 Komentario
Hello my friends! (ez eskatu inglesezko gehiago ez dakit eta). Oraingoan marrazteko dauden material desberdinak gainetik aztertuko ditugu, izan ere, gehienok margoak, tenperak, cerak eta errotulkiak erabili ditugu eta gutxi batzuk oleo edo pastelak. Ba jakin ezazue badagoela Plastidekor margoak baino gehiago.
Internet-en begirati ezkero milaka sarrera aurkituko dituzue mrgozteko dauden materialei buruz, nik wikipedian agertutako artikulua jarraituko dut informazio gehiago jakin nahi ezkero joan bertara. Margotzera animatzen bagara material desberdin ugari aurkituko dugu. Lehenengo bizi zerekin margotzen dugun kontutan izan behar dugu, ez baita emaitza berdina lortuko.
- Eskuak eta atzamarrak. Gorputz bera izan daiteke adierazi nahi dugun esprezioa lortzeko, mezua transmititzeko beharrezkoa dugun efektua, zentzua, emozio eta harmonia. Gizakia kobazuloan bizi zebetik marraztu du eskuarekin eta gaur ere teknika hau erabiltzen jarraitzen dugu.
- Pintzelak eta brotxak. Pintzelak margolariarentzako herraminta oso eraginkorrak dira. Pintzelak zabalera, tamainu eta kalitate desberdinetakoak aurkitu daitezke. Pintzelak eta brotxak dituzte materialak organikoak edo artifizialak izan daitezke.
- Zurdak. Zurdak ere material, zabalera, luzeera eta amaitutakoan propietate desberdinekoak izan daitezke. Zurdak ondo zainduak izan behar dira bere erabilgarritasuna luzatu nahi badugu. Horretarako margotu ondoren disolbatzaile batetan grbitu ondoren xaboiarekin zurdak garbitu ezkero, lehortu eta zurdak gorantz jarri ezkero gehiago iraunduko digute. Zaindu zuen pintxelak.
Orain badakigu zer material beharko dugun margotzeko, baina guk buruan dugun irudia artelan bihurtzeko margoak beharko ditugu. Oraingoan ere material desberdin asko aurkitu dezakegu. Denok ez gaude ohitutak guztiak erabiltzera baina oso baliagarria eta komenigarria izango litzateke gure ikasleei material guztiak erabiltzeko aukera ematea, honela material guztiekin trebezia lortu ahalko dute.
Argitalpena:
Amaia Emaldi
. . . Noiz:
12/02/2008 11:09:00 p. m.
0
Komentario
Etiketak: Arte hezkuntza, Artea, Materialak
Aupa! Beno, bazen berriz idazteko garaia izan ere bada denboratxo bat hemen idazten ez dudala. Aurreko batetan Lowenfeld-ek haurraren garapenari buruz idatzitakoa laburtu nuen hemen. Gogoratzen al zarete? Baietz espero dut. Gaurkoan ere betaurreko berezi batzuk jarri eta umeengana hurbilduko gara (Jesusek esan zuen bezala utzi umeak nigana hurbil daitezen) Arte Hezkuntza nola ikusten duten aztertuko dugu, umeak eta artea nola ikusten duten azaltzen saiatuko gara. TORI BETAURREKO HAUEK ETA JARRI UMEEN TOKIAN!
Antzemango zenuten bezala haurrek arte lan bat ikustean ez dute helduek antzemanten duten berdina ikusten. Haurrek mundu bisualaren alderdi batean zentratzeko joera izaten dute, Piaget-ek prozesu honi "zentralizazioa" deitu zion, hau da, forma konkretu batean zentratzeko tendentziari. Beti ere, eremu zabal batek forma horrekin sortzen dituen harremanak ohartzeko ahalmen falta horri.
Pertzepziozko trebeziak garatu ez dituzten pertsonak, forma konkretu batean zentratzeko joera dute, hau izango litzateke haurren kasua. Helduok testuinguruan jartzen dugu arreta. Objektuen arteko harremanak ikusteko eta ulertzeko gaitasuna duten pertsonak, heldutasuna garatu dutela deritzogu. Haurreak aldiz ez ditu ulertzen ezta ikusten harreman hauek.
Argiago ikusteko, honako power point honetan adibide argi bat dugu. (Hobeto ikusteko pantaila osoan jarri ezazue)
Argitalpena:
Amaia Emaldi
. . . Noiz:
12/01/2008 07:58:00 p. m.
1 Komentario
Etiketak: Arte hezkuntza, Artea