2008/11/23

Albisteak IV

Azken aldian idatzi ez dudan arren, horrek ez du esan nahi blog-a ahaztu dudanik. Azken aldian bezala gaurkoan ere aldizkarietan aurkitutako berriak hurbiltzen ditut blog-era. Oraingoan guztioi etxera heltzen zaigun aldizkari batetan, campusa 63. zenbakian, aurkitu dut berria, beraz, denok irakurrita izango duzue ezta? Beno, berdin, hala ere, berria idatziko dut.


UPV/EHUk arte bilduma katalogatu eta aurkeztu du "Aula Magna imaginis" eta "Arte ondarea. Patrimonio artistico" liburuetan.
UPV/EHU hainbat leku eta ikastegitansakabanaturik zegoen arte ondarearen inbentario eta katalogazioa egiten hasi zen 2007an eta lan horren ondorioz "Arte Ondarea. Patrimonio artistico" kaleratu du. Libururako 117 artistaren 147 obra aukeratu dira. Orohar, unibertsitatearen arte ondareko artelan gehienak azken belaunaldietako euskal artistenak dira, azken hamabost urteetan hainbat estilo, baliabide eta euskarritan eginak.

Areto nagusia toki berezia da, ez da ikastegi batena edo bestearena, ez campus batena edo bestearena, eta bertan ekitaldi ospetsuenak ospatzen dira. Areto Nagusiko horiek beste liburu baten protagonistak dira "Aula Magna Imaginis"-ek obra horien burutzearen lekuko grafiko eta dokumehatzioa jaso du. Bilduma honetako argazkietan Areto Nagusin azkenik eskegi diren obrak ez ezik, nork bere tailerrean burututako margotze prozesua ere antzeman daiteke. Irudien ondoan artistek beraiek idatzitako testuak kokatu diram lan hauen historia zehatza edo artearen inguruko burutazioez osatuak.

Komentatzekoa ere bada, beste hainbat webgunetan ere, berria azaldu dela. Gara, Deia etaUniversia webgunean ere.

2008/11/17

Albisteak III

Gabon guztioi. Gaur egia esan ez neukan blogean idaztea pentsatuta, baina teleberri ikusten negoela arteari buruzko berri bat eman dute eta pentsatu dut: "ze ostia, blogean ipiniko dot". Telebistan entzun izan dudanez, eta Deian ere argitaratu den bezala, Bilboko arte ederren museoak minusbaliatu intelektualentzako programa berezi bat prestatu du. Programa honi esker aukeratako artelan batzuk ikusi ahal izango dituzte eta baita artelanak ulertu ere. Horretarako telebistan ikusi ahal izan dudanez, gidari berezi bat izango dute, zein minusbaliatu intelektualekin lan egindakoa den.

Gustokoa da horrelako berriak entzutea, nahiz eta ez litzateke berria izan behar. Blog honetatik Bilboko Arte Ederren museoa zoriondu nahiko nuke eta gainontzeko museoak ereduarekin jarraitzea animatu. Nork esan du artea eta gaigabezidun pertsonak bateraezinak direla? Webgune honetan ikus dezakegun bezala gaigabezi mentala ere dutenak artista haundiak izan daitezke. Hona hemen adibidea:


Psikomotorearen oinarriak

Oraingo honetan haurraren garapen psikomotorearen oinarriak aztertuko ditugu eta hauek arte hezkuntzarekin duten erlazioa.Guzti hau sakontzeko Jesus Palacios, Alvaro Marchesi eta Cesar Collen-en “Garapen psikologikoa eta hezkuntza I: Psikologia ebolutiboa” liburua erabiliko dugu.

Psikomotrizitatea organismoaren eta bere ingurunearen arteko harremanetan mugimenduak eta gorputz-jarduerak duten inplikazio psikologikoari dagokio. Psikomotrizitatearen alorra, bada, psikismoaren eta mugimenduaren eta mugimenduaren eta psikismoaren arteko harremanen mundua da.

Gorputza kontrolatzeko pixkanaka-pixkanakako prozesu baten bidez gertatzen da. Prozesu horrek funtsezko bi legeri jarraitzen die: lege zefalokaudalari eta lege-distalari.

  • Garapen lege zefalo-kaudalaren arabera, burutik gertuen dauden gorputz zatiak kontrolatzen dira lehenik eta ondoren kontrola beherantz hedatuko da. Horrenbestez, lepoko muskuluak enborreko muskuluak baino lehenago kontrolatuko dira eta besoak hankak baino lehenago. Haurrak lehenago eusten dio buruari tente enborrari baino eta besoak trebeziaz erabiltzeko gauza izango da hankak erabiltzeko gauza izan baino lehen.

  • Lege proximo-distalak dioenez, gorputzaren ardatzetik (goitik behera gorputza bi zati simetrikotan banatzen duen irudizko lerrotik) hurbilen dauden zatiak kontrolatzen dira ardatz horretatik urrunago dauden zatiak baino lehenago. Hori dela eta, sorbaldaren artikulazioa ukondoarena baino lehenago kontrolatuko da eta hori eskumuturrarena baino lehenago kontrolatuko da eta azken hori hatzetako artikulazioena baino lehenago. Horregatik egiten dira, hain zuzen ere, zirriborro desordenatuak zigzag zirriborroak baino lehen. Izan ere, zigzag moduko zirriborroak egiteko ukondoa astindu besterik ez da egin behar. Horiek zirriborro zirkularrak, eskumuturra biratzea eskatzen dutenak, baino lehenagokoak izango dira. Gorputzaren ardatzetik urrutien dauden zatien (eskumuturraren eta hatzen) kontrola ez da lortzen lehen haurtzaroan, eskolaurreko urteetan eta ondorengo urteetan baizik.

Psikomotrizitatearen lege hauek azaldu ditut arte hezkuntzan, gorputzaren ardatzen kontrola garrantzitsua delako, izan ere, arte hezkuntzako materialak erabiltzeko gorputzaren mugimenduen kontrola ezinbestekoa baita.

Gaian gehiago sakondu nahi izanez gero, gorago aipatutako liburua EHUko argitalpen zerbitzuak 1999. Urtean argitaratu zuen eta Bilboko Irakasleen Eskolako liburutegian eskuragarri dago. (Goian jarritako argazkia liburuaren gaztelaniazko alea da)

2008/11/16

Albisteak II

Gaurkoan ere artearekin erlazionatutako hainbat berri hurbildu nahi ditut. Berri hauek ADN dohako egunkarian argitaratu ziren Azaroak 12an. Barkatu atzerapena baina ez dut denborarik izan berri hau zuei hurbiltzeko.

Gorago utzitako hipervinculuan berri guztia irakurri ahalko duzue erderaz, Reina Sofia Museoan dagoen erakusketari buruz informazioa ematen du artikuluak. Erakusketa honetan, besteak beste George Braqueren"Le Tapis Vert" izango da ikusgai, zuek berago duzuen argazkia.

Artikuluan, beste bi erakusketa ere aurkezten dizkigute. Lehenengoa, Thyssen-Bornemisza Museoa eta Caja Madrid Fundazioak elkarlanean egindako erakusketa, "1914 La Vanguardia y la Gran Guerra" deiturikoa. Erakusketa 2009ko Urtarrilaren 9 arte izango da ikuskgai.

Bigarrenez Madrilgo El circulo de Bellas Artes eta Madrilgo Komunitateko Alcalá 31ko salan "lenguajes de papel" erakusketa izango da ikusgai Azaroaren 16 arte. Besteak beste Picasso, Chillida edo Warholen collage, akuarelak eta marrazkiak ikusi ahal izango dira.

Gaurkoz, amaitu dira arteari buruzko berriak, baina lasai dohako egunkariak irakurtzen jarraituko dut eta zerbait interesgarria egotekotan hemen jarriko dut.



2008/11/10

Albisteak

Gaur, Azaroak 10, El nervión dohako egunkarian arteari buruzko hainbat artikulu idatzi dira. Post honetan berri hauek eskegi nahi izan ditut erakusketa horietatik pasatzera gonbidatuz. Gaurkoan artearen inguruko nahikotxo albiste irakurri ahal izan ditut.

Lehenengoz,Galdakaon dagoen erakusketa bati buruzko informazio utzi nahiko nuke. Egunkarian dioenez, Soraya García Suarez Galdakaoko artistak lehenengoz aurkezten du bere lana bere herrian. Erakusketa Azaroaren 21 arte egongo da ikusgai Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean. Bere estiloa estiloen eta tekniken amalgama bat da; bere lehenengo etapako oleoetatik hasita, arkitektura ikasketetatik sortutako maketetaraino doan.

Bigarrenez, Laukizko Kultura aretoan Azaroaren 23 arte “Donde no existe el tiempo” erakusketa aurkitu ahal izango dute bertara hurbiltzen direnak. Erakusketa 60 obrek osatzen dute, beraien mezua “la ausencia de la temporalidad y la permanencia constante de la presencia” delarik. Serie baten lehenengo erakusketa izango, zeinek, egungo artea hiritarrei hurbildu nahi duen.

Hirugarrenez, Romoko Kultura Aretoan “Sahara con nombre de mujer” erakusketa disfrutatu ahalko du bertara hurbiltzen den guztiak. Marisol Ramírez kazetari grafikoak 2007an Tindoufeko Saharar errefuxiatu kanpamentuetan ateratako argazkiak izango dira ikusgai. Mundubat ONG antolatua, Getxoko Udaletxearen laguntzaz, erakusketak Argeliako leku latz eta basamortutsura hurbiltzen du bisitaria, 32 urtez milaka pertsonek Sahara mendebaldarbuelta itxaroten duten.


Laugarrenez, Joaquin Sorolla margolari ospetsuaren hainbat artelan ikusgai egongo dira Bilboko Arte Ederren Museoan Urtarrilaren 18 arte. Erakusketak “Sorolla. Visión de España. Colección de la Hispanic Society of America” izenburua du. Erakusketan Balentziako margolariak Espainiako garaiko pertsonak eta ohiturak islatzen saiatu zen.



Azkenik, Abenduaren 19tik 23ra Jet Lag Bio 08 ospatuko da Bilbon, Deustuko Kanaleko industri pabiloi zahar batean. Bizkaiko hiriburuaz gain, nazioarteko bost herrialdek berorietan bizi diren gazteen esperientzi sortzaileak partekatuko dituzte, horien artean, Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shangai. Skate, graffitia, kontzertuak, komiki erakusketak, lasaitasunerako eta aisiarako lekuak bat egingo dute ekimen honetan. Izan ere, pertsonen eta hirien arteko elkartrukea ahalbidetuko duen eszenatokia izango da.